Jado Ikastetxeak, Haur Eskolako urtebeteko gelan, matrikulazio epea berriro zabaldu du, apirilaren 12tik 26ra bitartean. Haur Eskola bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatuak egiteko aukera egon badago.

Gure lehendabiziko deialdia datorren ostegunerako (apirilak 19) da. Arratsaldeko 15:30etik aurrera, Tailer Esperimentalak egingo ditugu patioan gurasoen aurrean. Urtebeteko eta bi urteko geletako ikasleen gurasoak ez ezik, datorren ikasturtean maila hauetan beren seme-alabak eskolatu nahi dituzten gurasoak ere etorri ahal izango dira. Aukera paregabea da gure eskola bertatik bertara ezagutzen hasteko.

Jardun honetaz gain, bestelako bisita gidatuak ere egingo ditugu. Beraz, datorren ikasturtean urtebeteko gelan beren seme-alabak matrikulatu nahi dituzten gurasoak etor daitezke Idazkaritzara izena ematera. Bisiten ordutegia ez dago mugatuta, eta guraso interesatuen lehentasunen arabera antolatuko ditugu hitzorduak.

Azkenik, seme-alabak gure ikastetxeko urtebeteko gelan eskolatu nahi dituzten familiek ikastetxearekin harremanetan jartzeko zenbait aukera dauzkate: www.jadoikastetxea.com web-orria, 94 467 25 58 telefonoa edota bertara etorrita.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna