Jado Ikastetxea, Zatoz Gurekin!

2018ko urtarrilaren 20an, larunbata, Jado ikastetxea irekita izango da “ate irekian eguna” izango baita gure irakasleekin hizketaldi pertsonalizatua izan eta gure instalazioak ikusi nahi dituzten familia guztientzat. 

Jado ikastetxearentzat familiak oso garrantzitsuak dira eta badakigu beren seme-alabak trebatuko diren tokia aukeratzea ere hala dela. Jado Ikastetxeko hezkuntza taldean funtsezkoa da zuen seme-alaba horiek metodologiarik berritzaileenekin hezitzea 0-6 urteko etapan. Beren ikasteko gogoa, irudimenaren sustapena, matematikan edo idazterakoan trebezia izatea… lehenengo urte horien araberakoak izango dira. Hortik aurrera, gure xedea da zuen seme-alaben talentua azaleratzea eta pertsona ikasiak trebatzea, ekimenerako gaitasuna dutenak eta edozein ingurutara egokitzeko gai direnak.

Zatoz gu ezagutzera

 “Ate irekien eguneko” bisitaldi gidatuak urtarrilaren 20ko, larunbata, goizeko 11:00etan eta 12:30ean izango dira.  Jado Ikastetxea gertutik ezagutu nahi duten familientzako pentsatutako ikustaldiak dira, irakasle-taldearen aholkularitza izango dute eta gure instalazioak erakusteaz gain, hezkuntza-etapa bakoitzeko berariazko metodologiaren berri emango zaie.

Haurtzaindegia

Zure seme-alabekin etor zaitezke, jakina, eta haurtzaindegian utzi ditzakezu jolasten, zure ikustaldi gidatuan artatzen zaitugun bitartean.

Erreserba egiteko, 94 445 2999 telefonora deitu behar da edo, nahiago izanez gero,  formulario honen bidez egin dezakezu erreserba...

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna