Aurtengo leloak, Mugi zaitez!, dinamismora eta mugimendura bultzatzen gaitu. Horregatik, kartelak lantzeko ideia eta alderdi hauek adierazten ditu:

Espirala, gure bokaziozko alderdiaren biziaren dinamismoaren metafora gisa. Horrela, pertsonaren dinamismo gisa irudikatzen dugu bokaziozko mugimendua, eta dinamismo hori barrutik kanpora eta alderantziz gauzatzen da. Kartelean espiral forma duen gezi batekin adierazi da, eta gure bizitzan norberaren barruko senetik ateratzen diren mugimenduak egitera gonbidatzen du, kanpoaldean erantzunak konpromisoz emateko. Bestela esanda, zentzuz mugitzea, norberaren existentziaren zentzua aurkitzea, Jesus gure bizitzarako proposatzen digun mugimendutik abiatuta.

Joko-taula bat bezala: kartelean txertatu den beste ideia bat joko-taularena da; bertan, laukitxo bakoitzak gure bizitzetara ekarri daitekeen egoera edo alderdi sinboliko bat adierazten du.

  • Karteleko pertsonaiak bizitzari aurre egiteko hainbat jarrera adierazten dituzte. Gure errealitatea dinamikoa, aldakorra, berehalakoa da. Gure bizitzak askotariko esperientziak ekartzen ditu berekin: ibiltzean, haztean, erortzean, hausnartzean, berriz hastean, altxatzean…Norberaren bizitzaren aurrean, norberaren jarrera da aldatzen dena. Nola kokatzen gara? Nola mugitzen gara?as.
  •  
  •  

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna